XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) entzun, Jauna, lurreko bizitzak oraindik beren aragian dauzkanentzat, eta, gorputza utzirik, betiko bizitzan zoriontsu diranentzat guk egiten dizkitzugun otoitzak; eta santu guztiak bitarteko dirala, emaiezu beren pekatuen barkapena.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Senide maiteok: Eliza osoarekin bat eginda, ta entzunak izango gerala Jesukristok ematen digun ziurtasunez,
- VI Paulo Aita santu, gotzai, apaiz eta Jainko-erri osoaren alde, Kristoren Espirituaren indarrez, gerokoa ta betiko bizitza gertutzen duen bizitza onetan beren egitekoa leialtasunez bete dezaten, ESKA DEZAIOGUN JAUNARI.
- Kristogan il dan gure senide I-ren alde Kristok bere Piztueran lortu dizkigun maitasuna ta alkartasuna Aitak eman dezaizkion, ESKA....
@- I. zanaren familiaren alde (gurasoak, aita, ama, seme-alabak senideak eta besteak): siñismenez eta maitasunez Kristorekin bat eginda bizitzeak, eta Kristok duen aintza berberan, aurrea artu digutenekin batera, eskuartzeko itxaropenak bere biotz-min samiña arindu dezaien, ESKA....
- Ildako guztien alde, beren pekatuetatik garbiturik, Jainkoaren alkartasun betean bizi ditezen, ESKA....
@- Emen bildu geran guztion alde, Eukaristiaren bidez, erosi gaituan Kristoren eriotz-misterioan eskuar dezagun; fedez eta maitasunez Kristogan bizi ondoren, Aren Eriotz-Piztueraren salbamen-ondorioak gure eriotzean eskura ditzagun, ESKA....
OtoitzaJaungoiko ta gure Aita: Jesukristoren bidez gure bizia ta eriotza Zuk erosi dituzu; zure Erreinura igaro dan seme (alaba) oni emaiozu zure betiko Bizitzaren eta Maitasun arrigarriaren betea.
Jesukristo berberaren bitartez eskatzen dizugu.